XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi dago, gutxienez, iluntasuna uxatzen ez dela hain erraza ta hobe izango da, horregatik, planteamendu hontan humiltasun handiagoarekin ibiltzea.

Ba da planteamendu hontan argitu beharreko beste pundu bat: edozein Aginte ta Aginte guziak al dira estudiatzeko gaiak?.

Agintearen manifestazio guziak estudiatu behar al dira?.

Iritzi hortakoa da George Cathin.

Honentzat agintea gizonak bere desirkundeak asetzeko agiten gura dituen nahimen egitateak eta hauetatik bakoitzak besteak menderatzeko sortzen den borrokan finkatzen da.

Agintea honela planteatzerakoan zabalegia egiten du, eta, behar bada, filosofikoegia ere bai.

Egia esateko, bi gerlen arteko garaiean azaldutako teoria honek, ez du ondorio handirik izan.

Ondorio handiagoa izan dute, batez ere Estadu Batuetan, Harold Lasswell-en ideiek.

Honen analisiaren zerarik handiena Agintea eskuratzeko borroka egiten dutenen arrazoi Arrazoia esaterakoan ez dut esan nahi argumentoa, zergatia edo mogi-erazitzailea baizik zirikatzaile ta eragile guzien estudioa izan da.

Horregatik balioen Balio hitz honen esan-nahia gure artean baino zabalagoa da Ameriketako soziologilarien artean eskuratzearen (segurtasuna, izen ona etab.) estudioa oso inportantea da Lasswell-engan.